XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azpeiti
Jesus'en Biotza'ren eguna

Juan dan ostiralean, il onen 3'gn. langilleak buru auzte aundian ikusi ziran.

Batzuek jai eta besteak lana nai zuten eta badakigu ola batean autarkiak izan zituztela eta jai nai zutenak irabazi.

Bejondeizutela mutillak, jarrai bide ortatik, alkartasun edo anaidadea ortik dezutela.

Gora zeon zintzotasuna.

Erri guziak jai egin zuan Jesus-en Biotza'ren egun zoragarrian.

Erriko etxe geienetan leioak zapi zuriz apainduak ikusi ziran.

- Kristo Errege'ren bederatziurrenan zar eta gasteak bat eginda txadon nagusia bete-beterik ikusi izan da.

Erruki Etxea'n berdin.

Jai onetan, zar eta gasteak, guztiak maitasun aundiarekin Mai Donean ikusi ziran.

¡Ai, zer ikuskera zoragarria! Zar eta gasteak, guziak bateak... maitetasun osoan... Aingeruen Mai Donean ikustea... Uraxen bai batasun maitekorra.

Atarian batasun berak aginduko balu... ¡Ai errien eta sendien zoriontasun paketsuba! Bañan....

Monjan aldaketa.

Emengo Erruki Etxe'tik Lekeitio'ra Sor Petra, bertako alaba joan da, eta onuntza etorri Oñatiko alaba dan Sor Felizita.

Agur Sor Petra ondo bizi, eta ongi etorri Sor Felizita'ri.

Jaunak eramankizun aundia ezarri deizuela nola batari ala besteari txiroen artean bizi izateko.

Azpeiti'ko Eusko Abertzaleak.

Eldu zaie beren eguna orrenbeste denboran zai egon diran erri onetako eusko abertzaleai.

Alduten aunditasun osoan, ontarako bear dan alkarren arteko pakea Jaungoikoak eman da igaro dezatela.